Uztailaren 6tik 10era ospatuko dituzte aurten ere sanferminak Lesakan. Ohi bezala, bezperan, ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin lehertuko dira bestak eta aurten, nola ez, Beti Gazteko sokatira taldea izanen da lehen suziri hori pizteko ardura izanen duena. Denboraldi bikaina osatu dute, Nafarroako txapel guztiak, Euskal Herriko gehienak eta Ipar Irlandan martxoan jokatu zen Munduko txapelketan bederatzi domina lortuta, tartean urrezko bat klub arteko txapelketan eta bertze bat nazioartekoan, Basque Country ordezkatuz. Beraz, munduko txapeldunak izanen dira aurten bestari hasiera emanen diotenak. Ondotik, San Fermin egunean ezpata dantzariak izanen dira protagonista, larunbatean peñak eta hondarreko egunetan ere izanen da ekitaldirik. Txosna batzordeak ere egitarau zabala prestatu du.
Uztailak 6, ortzeguna, Bezpera eguna
10:30ean Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira; Harriondoa Kultur Etxea - Andra Mari Zaharren Egoitza - Plaza Zaharra.
12:00etan Herriko-Etxetik piztuko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo bestei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dizkigute herriko karrikak euren soinu alaiekin.
17:30ean Pilotalekuan, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia.
20:00etan Altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jotzaile, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez.
23:00tatik aitzinera LIHER taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Ondotik Elutxa Txaranga karrikaz karrika.
Uztailak 7, ortziralea, San Fermin eguna
08:30ean Ezpata dantzarien meza isila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.
10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den ZUBIGAINEKOA dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta Jora eta Porrusalda dantzatuko dituzte.
19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain eta Peru Abarrategi. Gai jartzaile: Josu Sanjurjo.
23:00etan Musika Plaza Zaharrean IRATZAR Taldearekin.
23:00etatik 07:00etara Puntu Morea Eskol Ttikin.
Uztailak 8, larunbata, Peñen eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin.
09:00etan Peñen gosaria.
10:00etan Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin.
12:00etan Betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin.
17:00etan Haurrentzako Sakanako poni ttikiak Eltzeta Plazan.
18:00etan Peñen elkartzea Elutxa Txarangarekin peñen jaitsierarako.
20:00etan OstiKda Elektrotxaranga.
23:00etan Gabenara Taldea Plaza Zaharrean.
23:00etatik 07:00etara Puntu Morea Eskol Ttikin.
Uztailak 9, igandea, Haurren Eguna
08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
10:30ean Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Elutxa Txarangak lagunduta.
Ondoren Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
Goiz eta arratsalde Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.
17:00etan Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak. Emakumezkoak: ALDAREGIA-ORBEGOZO/ ARRIETA-R.LARRAMENDI
Gizonezkoak, banaka, lau eta erdian: ETXEBERRIA/ AMIANO
Bikoteka: LABAKA-MERINO/ XALA-BERJERA
19:00etan Elutxa Txaranga karriketan.
20:00etan eta 00:00etan Bada Giro Taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailak 10, astelehena, Herritarren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin.
11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, BANKAKO MENDITARRAK. Ondoren Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua.
11:00etan Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin..
14:30ean Herri Bazkaria Eltzeta Plazan.
Ondotik Musika emanaldia.
17:00etan Kulki, Haurrentzako herri kirolak Harriondoan.
18:00etan Txakaindik jaitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
20:30ean Puro Relajo taldea Plaza Zaharrean.
00:00etan JAI-HILAK Elutxa Txarangarekin.
TXOSNA BATZORDEAREN EGITARAUA
Uztailak 4 eta 5, asteartea eta asteazkena
Txosnen muntaketa
Uztailak 6, ortzeguna
13:00etan Presoak Etxera! Arranon. 23:00etan Liher Plaza Zaharrean. Ondotik Elutxa txaranga.
Uztailaren 7a, ortziralea
23:00etan DJ Aiakate.
Uztailak 8, larunbata, Peñen Eguna
18:00etan peñen jaitsiera. 20:00etan OstiKda elektrotxaranga. 23:00etan DJ Infernu.
Uztailak 9, igandea, Gazte Eguna
Eguerdia Gazte bazkaria txosnagunean. Ondotik Bortzirietako uzta bertso poteoa. 23:00etan Fermintxo Rock: Hago Silik, Ziraun, Janus Lester eta El quinto tenedor.
Uztailak 10, astelehena
12:30ean bermut feminista. Eguerdian herri bazkaria. 00:00etan Gaixoa ni, gaixoa zu!
Uztailak 11, asteartea
Desmuntatzea eta salseo afaria