Info gida 2023

«Pandemiaz geroztik jendeak kanpoan egon nahi izaten du eta terraza berritu dugu»

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 22a, 12:00

Familia jatetxea da Burlada, Esther Burladak azaldu duen bezala, «1966an ireki zuen aitak, eta amak ere hemen lan egin izan du. Ni duela 40 bat urte hasi nintzen jatetxean lanean eta orain semearekin eta alabarekin eramaten dut».

Bokatak, plater konbinatuak, pizzak, menuak, karta, mendizaleentzako menuak, eramateko janaria… eskaintza zabala dute. «Ahate entsalada, bildotsa eta azpizuna foierekin dira etxeko espezialitatea, eta semeak arraina hagitz ongi egiten du. Postreak ere denak etxekoak dira».

Otorduak ez ezik, bestak ere egiten dituzte jatetxean; «ekainaren 17an kubata besta antolatu genuen eta adituak ekarri genituen edariak egiteko». Azaldu duenez, «gauza berriak egin behar dira gibelean ez gelditzeko». Azken berrikuntza terraza berritzea izan da jatetxean, maiatzean ireki zutena. «Pandemiaz geroztik jendeak kanpoan nahi izaten du egon, zakurrarekin egoteko, erretzeko… 25 bat lagunentzako tokia dugu terrazan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun