Berako Agerra Mendi Taldekoak Aizkorrira joanen dira igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 13:00
Aizkorriko tontorrera igoko dira mendizaleak. Argazkia: IƱaki LLM/Wikipedia

Hilabeteroko irteera igande honetan, hilaren 25ean eginen du Berako Agerra Mendi Taldeak. Gipuzkoa aldera joanen dira, Zegamatik Aizkorriko tontorra igoko dute.

Beratik Zegamara autoz joanen dira eta bertan ondoko ibilbidea osatuko dute: Aldaola, Linategi, Aizkorri, Sancti Spiritu eta Aldaola. Denera 10 kilometroko ibilbide zirkularra izanen da, 700 metroko desnibel positiboarekin.

Irteeran parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da aitzinetik izena ematea parte hartzaileen kontrola izateko eta une oro informatuak egoteko. Horretarako 647 29 61 04 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko da.

Hitzordua 07:00etan paratu dute Agerra Mendi Taldearen egoitzan, eta bertatik kotxeak antolatu eta 07:15ean aterako dira.

Agerra Mendi Taldea ez da gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun