Mendialdea elikadura

Leitzako Mimukai Garapen Zentroa ezagutzeko aukera izanen da ostegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 20a, 13:00

Bertzeak bertze lanerako espazio komunitarioa izanen da Mimukai.

'Mimukai, ekintzailetza ekosistemarako gune' izenpenean Mimukai barrenetik ezagutzeko aukera izanen dute ostegunean Leitzan. Aurretik izena eman behar da.

17:30ean hasiko da jardunaldia eta ondorengo egitaraua izanen du. Sarrera Leitzako Udaleko eta Cederna Garalurreko kideek eginen dute. Ondoren, Olatukoop kooperatibako Beñat Irasuegik Euskal Herrian zehar ekosistema kooperatiboak eta Herri Kooperatibak sortzen izeneko hitzaldia emanen du.

Ondoren, bi  kooperatibetako esperientziak ezautzeko aukera izanen da. Bakaikuarrok Gizarte Ekimeneko S. Koopeko kide Nerea Vianak herri kooperatiba baten esperientzia zertan datzan azalduko du eta Biziola Koopeko kide Andoni Mikelarenak eta Xabi Irastorzak eskualdeko ikuspegi integralen esperientziaz ariko dira.

Hitzaldien tartea bukatzeko, Cederna Garalurreko kideek Mimukai, ekintzaile ekosistemarako gune solasaldia eginen dute eta ondoren instalakuntzei bisita eginen diete.

Bisitan eta jardunaldian parte hartzeko aurretik izena eman behar da mimukai@cederna.es helbidean edo 674 02 48 23 zenbakira whatsapp mezu bat bidaliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun