Suhiltzaileek autoan harrapatuta zegoen emakumea libratu dute. Pronostiko larriko politraumatismoekin zegoen eta Bidasoko Ospitalera eraman dute berehala, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean.
Jakitera eman dutenez, emakumea kopilotuaren eserlekuan zegoen ibilgailuak kamioi batekin talka egin duenean. Oraindik argitu gabe daude istripuaren nondik-norakoak. Gidaria, 61 urteko gizon bat, ibilgailutik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak ailegatu direnean, eta ez du osasun laguntzarik behar izan. Erresuma Batuan matrikulatutako ibilgailuek bolantea eskuineko aldean izaten dute.