Herriko kulturan oinarrituta dago escape rooma: «kontrabandista familiakoak garenez, horren inguruan egin nahi genuen, eta Etxalarren hain ezagunak diren usategiak ere sartu nahi genituen». Jokoak prestatzean, «gauza batzuk hagitz argi genituen hasieratik, eta bertze batzuk buruari orduetan bueltak emanda sortu zitzaizkigun».
Proiektuak izan duen harrerarekin kontent daude; «jende aunitz etortzen da, turistak baina baita ingurukoak ere. Egia da neguan egiteko jokoa dela, udan jendeak bertze planak egiten dituelako, baina asteburuetan jendea hurbiltzen da eta aste tartez ere eskolak etortzen dira. Inguruko herritarrentzako bereziagoa izaten da, bertako gauzak ezagutzen baitituzte, eta gustatu zaiela dirudi».