Ttipi Txartela

«Bertako edariak banatzen saiatzen gara»

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 12:00

Familia negozia da Manuel Taberna Edariak, Manolo Tabernaren aitak 1949an hartu zuena: «okindegi batean aritzen zen, eta okinak, lanerako balio zuela ikus zuenean, edariak saltzeko negozioa hasi zuten biek. Denda ttiki bat zuten eta gehien bat ardoa banatzen zuen».

Manuelek hartu zuen aitaren lanbidea, «etxe ttiki hartatik atera eta pabiloi haundi batera mugitu ginen. Beratik Bortzirietara eta Bortzirietatik ingurura saltzen hasi ginen, lanak eraman gaituen lekura. Orain Nafarroako iparraldean aritzen gara banaketan; Bortziriak, Malerreka, Baztan…».

Gaur egun, seme-alabak hartu dute Manoloren lekukoa. «Mota guztietako edariak» saltzen dituzte; «gehienbat ardoa, zerbeza, esnea, likoreak… inguruko dendak eta jatetxeak hornitzen ditugu». Marka aunitzekin egiten dute lan, «baina saiatzen gara bertako produktuak banatzen; esnea, ura, hemen egindako zerbezak eta ardoak…».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun