Lesakako Irain eskolako ikasleek ere Muga astoaren ipuina ezagutu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 11:00
'Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak' ipuina asteartean aurkeztu zuten bere egileek Lesakako Irain eskolan.

Iñaki Pikabea, Joxe Kruz Ezeiza ‘Kaxka’ eta Jone Ugaldeberek eman zituzten azalpenak asteartean

Aitzinetik Arantza eta Goizuetako eskoletan eta Lesakako Tantirumari ikastolan egin zuten bezala, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuina aurkeztu zuten maiatzaren 23an, asteartean Lesakako Irain eskola publikoan. Ipuinaren egileek, Iñaki Pikabeak, Joxe Kruz Ezeiza Kaxkak eta Jone Ugaldeberek eman zituzten ipuinaren inguruko azalpenak. Liburua eskuragarri dago 15 euroren truke Lesakako Xagu eta Telletxea liburu-dendetan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun