Muga astoari buruzko ipuina ezagutu dute Lesakako Tantirumairu ikastolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 19a, 12:30
Tantirumairu ikastolan aurkeztu zuten ortzegunean 'Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak' ipuina.

Iñaki Pikabea, Joxe Kruz Ezeiza ‘Kaxka’ eta Jone Ugaldeberek eman zituzten azalpenak ortzegunean

Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuina aurkeztu zuten ortzegunean Lesakako Tantirumairu ikastolan. Ipuinaren egileek, Iñaki Pikabeak, Joxe Kruz Ezeiza Kaxkak eta Jone Ugaldeberek eman zituzten ipuinaren inguruko azalpenak. Heldu den asteartean, maiatzaren 23an, Irain eskolan eginen dute aurkezpena. Liburua eskuragarri dago 15 euroren truke Lesakako Xagu eta Telletxea liburu-dendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun