Ondorioz, gaur goizean arazoak izan ditugu eguneroko lanean hasteko, sukaldeko gasaren tomak ere ukituak baitzeuden eta konpondu bitartean ezin izan dute sukaldeko lanean hasi. Garbitasun sakona egin behar izan dute patioetan ere, ikasleak segurtasunez kanpora ateratzeko. «Horrelakorik berriz ez gertatzea espero dugu eta norbaitek zerbait ikusiko balu abisatzea eskertuko genuke», adierazi dute eskolatik.