Emakumearen Memoriaren Baratzean txikizioak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 16:00

Bankuak hautsita, iturrian kalteak, gauzak bere tokitik atera eta botata, ondoko etxeko ate bat hautsita... Halaxe agertu zen duela aste batzuk Arantzan dagoen Emakumearen Memoriaren Baratzea. Albiste barrenean argazki gehiago.

Isilaraziak izan diren emakumeen ahotsei tokia egiteko sortu zuten Emakumearen Memoriaren Baratzea, eta herritar batzuek euren borondatez egiten duten auzolanari esker mantentzen dute. Hobe lukete bazterrak xehatzen aritu diren horiek ere bide hori hartu izan balute, baina zoritxarrez, bertzelako zereginetan aritu dira...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun