Artxiboko irudiak

Aranztarrek bi txapel irabazi zuten 2002ko Herri Kirol Jokoen finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 30a, 07:00

Nafarroako Gobernuak antolatutako Herri Kirol Jokoen XIII. edizioa zen urte horretakoa eta finala Arantzan jokatu zen maiatzaren 12an. Herriko bi talde ailegatu ziren finalera eta proba konbinatuetan eta sokatiran biak irabazi zuten txapela. «20-22 neska-mutiko aritu dira eta, herri ttiki bat izateko, hagitz inportantea da» zioen Joxe Ramon Amoros entrenatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun