Igandean Beran eginen duten 'Together to get there' dantza emanaldirako bi sarrera lortu nahi dituzu?

Heldu den igandean, apirilaren 30ean, DNA 2023 Programaren barnean, Together to get there dantza ikuskizuna eskainiko du Akira Yoshida & Lali Ayquadé konpainiak. Berako Kultur Etxean izanen da 18:30ean. TTIPI-TTAPAk bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ttipi Txartela dutenen artean antzezlana ikusteko. Ortziraleko 10:00ak arte hartzen ahalko da parte zozketan eta orduan jakinaraziko ditugu irabazleen izenak. Parte hartu nahi duzu? Egin klik hemen. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun