Irungo Eraiki dantza taldearekin batera, Bordele ondoan dagoen Vélines herrira joan ziren 1999an Arantzako trikitilariak eta pandero-jotzaileak (Leire Amoros, Olatz Irigoien, Jaione Goñi eta Natalia Goñi). Lau eguneko ateraldi hartan hagitz gustura ibili zirela zioten. Hango jendea «harritua» gelditu zen trikitixa eta pandero doinuekin eta «autografoak eta guzi eskatu zizkiguten».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.