Nafarroako kenpo-kai txapelketa Beran jokatuko dute maiatzaren 6an

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 17:00
Tunisiako munduko txapelketarako aurre-hautatuak izan diren Berako Kenpo-Kai eskolako kirolarietako batzuk.

Berako eskolako hainbat kirolari Tunisiako munduko txapelketan ere izanen dira

Nafarroako kenpo-kai txapelketa eta klub arteko lehiaketa jokatuko dituzte maiatzaren 6an, 09:30etik aitzinera Berako Toki Ona kiroldegian. Horretaz gainera, egun horretan kenpo-kai afaria eta besta ere eginen dute Zubiondo sagardotegian eta asteburu osoan teknifikazio ikastaroa izanen dute. 

Behin konpetizioa bukatuta, kenpo-kai afari-besta ere antolatu dute egun horretarako. Helduen menua (25 euro) eta haurren menua (13 euro) eskainiko dute. Afalondoan musika izanen dute Modesto Ordokirekin.

Berako eskolako kirolariak ere Tunisiako munduko txapelketara

Baztan eta Urdazubiko kenpo-kai eskolatik bezala, Berako eskolatik ere zenbait kirolari joanen dira irailaren 27tik urriaren 1era Tunisian jokatuko den munduko kenpo-kai txapelketara. Zehazki, Modesto Ordoki, Peru Newell, Iker Goikoetxea, Xabier de Kruz, Aimar Etxeberria, Ekai Etxeberria, Mikel Indaburu, Kattalin Pinillos eta Markel Sanchez  izan dira aurre-hautatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun