Liburuan bildutako hamahiru testigantzei buruz ariko dira bi lesakarrak Eider Perez Hitzetik Hortzerako aurkezlearekin solasean: gaur egungo gizartean amatasuna bizitzeko modu, presio eta tabuei buruz, amatasunaren etengabeko epaiketa konstanteari buruz eta sistemak ama izateko eskaintzen dituen muturreko aukerei buruz, bertzeak bertze. Bertsolaritzan amatasunak izan duen eta gaur egun duen lekuari buruz ere ariko dira Lagoma eta Fernandez.
Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan ETB1en emanen dute.