Hasieran «papertegia eta liburuak saltzen zituen, gero diru-zorroak eta larruzko produktuak sartu zituen, joko hezigarriak eta panpinak… poliki-poliki eskaintza zabaldu eta obrak egiten denda haunditu genuen. Fotokopiagailua ere izan genuen, baina jendea etxean edukitzen hasi zenean kendu genuen. Denda ttiki guziak bezala, garaietara moldatu gara».
Salmentak sasoiaren arabera egiten ditu; «Eguberrietan jokoak eta panpinak gehiago, kurtsoan eskolako materiala eta liburuak, eta egunerokoan prentsa ere saltzen dugu». Azken aldian liburu digitalak gero eta gehiago ikusten badira ere, «jendeak paperean irakurtzea gustuko du. Batzuk liburua ebookean izanda ere, fisikoan erosi nahi izaten dute, edo oparitzeko erosi, eta dendan ez ditugunak enkarguz eskatzen ditugu. Ez dut uste paperezko liburua galduko denik».