Bailarako herritarrek «instalazioez gozatzea» nahi dute; «horretarako, familia bonua sortu dugu bortz kiderentzako. Pasearekin nahi dutelarik etorri eta ur jolasetan aritu, jolastokian jostatu eta gure ibilbideez gozatzen ahalko dute». Gainera, «aurten berrikuntza bat prestatu dugu etxeko ttikienentzat, arborismo ttikiko zirkuitua 3 urtetik goitikoentzat».
Denboraldia abendu bukaerara arte luzatuko da; «asteburu eta jai egunetan irekitzen dugu, eta uztaila eta abuztuan hilabete osorako. Eskola eta enpresentzako ere irekitzen dugu eskatzen digutelarik». Bisitariek «ongi pasatzea, deskonektatzea eta etxera pozik bueltatzea da gure nahi nagusia».