Geroztik «erabat» aldatu da denda; «lokal ttiki batean hasi nintzen mertzeria batekin. Ondoko denda hustean lokal haundiagoa hartu nuen, eta denborarekin pareta bota eta ttikia ere berreskuratu dut». Baina lokala ez da aldatu den gauza bakarra: «kontsumo ohiturak ere aldatu dira, gune komertzial gehiago daude eta Interneta ere hor dago. Horregatik da hain garrantzitsua berriki udalek sinatu duten MEAPa komertzio ttikien bizirauterako. Gainera, fidalizazio txartela eta Toptopa webgunea bezalako egitasmoak egiten ari gara gizarteari egokitzeko. Digitalizazioari alde ona ere ikusi behar zaio».
Mertzeria bada ere, baserritar jantziak eta folkloreko produktuak dira gehien gustuko dituenak Abuinek; «urte guzian saltzen dira; Eguberrietarako, inauterietarako, herriko bestetarako… honetan bakarrik espezializatu nahiko nuke, baina herri ttikietan zerbitzu bat eman behar da eta mertzeria ere beharrezkoa da».