Bortzirietako osasun langileek, alkateek eta zenbait herritarrek agerraldia egin zuten joan den asteazkenean, otsailak 15, Lesakako Osasun Zentroan, «eskualdeak bizi duen osasun arretaren inguruko arazo larriaz» aritzeko. Horretaz gain, mobilizazioekin segitzeko asmoa azaldu zuten eta hurrengo elkarretaratzea otsailaren 23an, ortzegunean 18:30ean eginen dute Lesakako Plaza Zaharrean. Herritar eta eragile guztiei parte hartzeko deia egin diete, «egoera hobetzeko mobilizatzea nahitaezkoa baita».