Kamioi bat gurutzatua gelditu da N-121-A errepidean, Verkol lantegia zenaren eta Berako sarreraren artean, eta errepidea itxi egin behar izan dute. 13:00 aldera gertatu da eta auto pilaketa haundiak sortzen ari dira bai Irun aldera bai Lesaka aldera. Kamioi gidaria eta berarekin kamioian zihoana onik daude. Behobian eta Arren ibilgailu astunen trafikoa desbideratzen ari dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.