Artxiboko irudiak

Lesakako Linddurren bordan sagardotegia inauguratu zuten duela 23 urte

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 15a, 09:30

Juan Mari Lopez eta Edurne Tapiaren eskutik, 2000. urtean ireki zituen lehenbiziko aldiz ateak Linddurren borda sagardotegiak. TTIPI-TTAPA TELEBISTAk ez zuen hutsik egin hain egun seinalatuan eta honako irudi hauek hartu zituen iluntzeko Berriak saioan emateko. Geroztik, ibilbide ederra egin dute Nabaz auzoko sagardotegian eta seguru gaude etorkizunean ere halaxe segituko dutela, sagardotegiko zaletuen gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun