Lesakako Olentzeroen eta Jaiotzen Lehiaketak tradizio luzea du eta sekulako ikuskizuna sortzen da Lesakako Plazan haurrek eta gazteek egin dituzten aurkezpenekin eta kantuekin. Urte horretan, 2001ean, 15 talde lehiatu ziren Olentzeroaren hainbat aurkezpen eginez: olentzero ehiztaria, baserriko lanetan, artoa biltzen, zerrikumeak jateko prestatzen, arto-zuritzen… eta errepresentazioak ez ezik, kantuak ere berebiziko garrantzia du epaimahaiarendako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.