Lesaka ikergai duten ikasketa bukaerako proiektuak egiteko dirulaguntza emanen du berriz udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 17:00
Joan den ikasturteko beka Irantzu Goienetxe Batizek jaso zuen.

500 euroko bi beka emanen ditu eta lanak urtarrilaren 30a bitarte aurkez daitezke

Lesaka ikergai duten 2022-2023 ikasturteko gradu eta master akaberako lanak egiteko dirulaguntza bat eskainiko du bigarren aldiz Lesakako udalak. Joan den urteko deialdiaren antzera, aurkeztutako lanen artean bi izanen dira aukeratuak eta bakoitzari 500 euroko diru-laguntza emanen zaio. Lanak Lesakako Herriko Etxean aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 30ean bukatuko da.

Laguntzaren jasotzaileek proiektua bukatuta, egindako proiektu edo lana solasaldi batean aurkeztuko dute herritarren aitzinean, Lesakako udalarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun