Artxiboko irudiak

Ttikitatik salerosketak egiten ikasteko, azoka egin zuten Irain eskolako ikasleek 2000. urteko feria egunaren bezperan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 6a, 07:30

Garai hartan Irain eskolako irakaslea zen Patxi Oteizaren hitzetan, azokak helburu pedagogiko garbia zuen: «ikasleek ttikitatik ikastea zerbait erosi nahi dutenean zein pausu eman behar dituzten». Eta horretarako, plastikako klaseetan egindako eskulanekin azoka ttiki bat egiteko ohitura zuten Lesakako Feria bezperatan. «Haur bakoitzari 25 pezeta ematen zaizkio eta horiekin moldatu behar dira pezeta bat, bi edo hiru balio duten gauzak erosteko». Baina gauzak ez ezik, gurasoek egindako bizkotxoak eta jatekoak ere bazeuden azokan. Erreportaje hau 2000. urtean emititu zuen Ttipi-Ttapa Telebistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun