Artxiboko irudiak

Parapentearekin hegan Berako Santa Barbaratik Matzadara

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 8a, 08:30

Hegaztien gisara hegan egitea gizakiaren aspaldiko ametsa da, eta gaur egun parapenteari esker ametsa bete duten hainbat daude han eta hemen, baita gure herrietan ere. Ttipi-Ttapa Telebistak 1999an grabatu zuen erreportaje honen bitartez ezagutu genituen horietako batzuk. Garbiñe Goiak Berako hiru parapentezalerengana jo zuen azalpenen eske eta Santa Barbaratik Matzadara egin behar zuten jauzia ikustera. Ramon Telletxeak eta Josu Zelaietak kontatu zizkioten xehetasunak eta aireko irudiak Miguel Solanok grabatu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun