Arantzako Udalak eta Gure Kirolen Klubak antolatu dute omenaldi ekitaldia. 12:00etan herriko frontoian herri kirol erakustaldia izanen da, eta 20 kirolari baino gehiago ariko dira, Donatorekin garai batean aritutakoak, eta baita gaur egun plazan ari direnak ere.
Ondotik ekitaldia eginen da, eta bertan kantatuko dute Manolo Arozena, Bittor Elizagoien eta Julen Zelaieta bertsolariek. Eguna borobiltzeko, 14:30ean herri bazkaria izanen dute plazan paratuko duten karpan. Beñat eta Andoni Mitxelena anaiek alaituko dute bazkaria, eta berogailua ere izanen da.
Seguru Donatok, eta aranztarrek goxoki oroituko duten eguna izanen dela.