Euskaraldia

Euskaraldiko txapak banatuko dituzte aste honetan Igantzin eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 18:00

Euskaraldiaren harira, Igantzin ateratako herri argazkia.

Ate joka da Euskaraldia. Ortziralean hasiko da euskararen aldeko ariketa erraldoia, eta egunotan Ahobizi eta Belarriprest txapak banatzen ari dira han eta hemen. Igantzin, adibidez, ortzegunean banatuko dituzte eta Lesakan liburutegian hartzen ahal izanen dira, ortziralera bitarte.

Igantzin, ortzegunean, 18:00etatik 19:30era Biltoki elkartearen egoitzan banatuko dituzte. Joan ezin duenari bertze norbaitekin moldatzeko eskatu diote. Horrez gain, Euskaraldiko banderatxoak Igantziko estankoan bortz eurotan eros daitezkeela adierazi dute.

Lesakan, bertzalde, Euskaraldian izena eman dutenek liburutegitik har ditzakete txapak, arratsaldetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun