Euskaraldia

Euskaraldiko izen ematea eta txapa banaketa eginen dituzte aste honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 14a

Beratarrek Lurraren Egunean atera zuten Euskaraldiko argazkia.

Ortziralean hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta horren antzinetik, izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen dute aste honetan Beran. 

Gaur arratsaldean, 16:30ean hasi eta 18:00ak bitartean Errekalde ostatuaren ondoan egonen da postua, eta ondotik, 18:00etatik 19:30era Beralandetan. Asteazkenean eta ortzegunean, hilaren 16an eta 17an 18:00etatik 19:30era egonen da  Beralandetan, eta ortziralean, aldiz, 18:00etatik aitzinera 20:00ak arte Errekalde ondoan. 

Izen ematea paratuko duten postuaz gain, euskaraldia.eus atarian ere egin daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun