Lesakako Alondegiaren erabilera definitzeko parte-hartze prozesuaren inguruko informazioa zabaldu du udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 9a, 13:00

Ekainean bukatu zuen Lesakako Udalak Alondegiaren etorkizuneko erabilera definitzeko parte hartze prozesua. Aste honetan, Lesakako etxeetan banatzen ari diren eskuorrian ikus daitezke prozesuaren laburpena eta ondorioak.

Hainbat sektoretako 82 lagunek parte hartu dute prozesuan (% 56 emakumeak eta % 44 gizonezkoak), elkarrekin beharrak ezagutu, herri gisa elkarrekin pentsatu eta Alondegia erronka berriekin lotzeko. Honen inguruko bideoa ere argitaratu eta zabaldu du Lesakako udalak.

Prozesuan parte hartzera animatu diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Lesakako udalak: «Lesaka denen artean egiten dugu!».

Hurrengo pausoak ematen joateko ere, parte hartze prozesuarekin segituko dute eta laster zabalduko dute horren inguruko informazio gehiago. Laister zabalduko dizuegu informazio gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun