Zortzi bikotek parte hartu zuten partxis txapelketan, eta Haizea Arenas eta Ainere Iguzkiagirre izan ziren txapeldun. Apezenea dendan gastatzeko hamar euroko bi bonu, kantinplora bana eta mendi itzuliko kamiseta bana eraman zituzten. Txapeldunordeak Saioa eta Ander Etxegarai anai-arrebak izan ziren. Dena dendan gastatzeko bortz euroko bi bonu, kantinplora bana eta mendi itzuliko kamiseta bana hartu zituzten saritzat.
Ondotik lau bikote aritu ziren musean. Unai Iparragirre eta Xabi Gamon izan ziren garaile eta Maddalen Arenas eta Eneko Zulaika gelditu ziren txapeldunorde. Bikote irabazleak Burlada jatetxean bi bazkari egiteko bina bonu, eta kamiseta eta kantinplora bana eskuratu zituen. Txapeldunordeek, berriz, patea, kamiseta, kantinplora eta xanpain botila bana hartu zituzten.