Autoaren eta kamioiaren arteko talkaren ondorioz, ibilgailuan zihoazen bi pertsona harrapatuta gelditu dira autoaren barrenean, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Donostia Ospitalera eraman dituzte.
Oronoz-Mugairiko parketik etorritako suhiltzaileek, Bortzirietako mediku-erizainek eta foruzainek artatu dute istripua.