Auto bat irauli egin da 07:45ean, N-121-A errepideko 68. kilometroan, Endarlatsan. Autoan gidaria bakarrik zegoen, eta zaurituta Bidasoko ospitalera eraman dute. Istripua artatzera foruzainak, Irungo eta Oronoz-Mugairiko parkeetako suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.