Bera eta Urruña lotzen dituen Intzolako bidean egindako lana erakutsiko dute igandean eginen dute ibilbidean. Aldi berean Oletako Kaperan eta Berako Usategietan jarri dute hitzordua 09:00etan norberak nahi duen abiapuntua aukeratu dezan. Ondotik, bideo proiekzioa eginen dute Intzolako bentan.
Hodei Barroso bertsolari eta rap abeslari urruñarrak eta Asier Gogortza argazkilari eta artista polifazetikoak ondu dute bidea, eta biak izanen dira igandeko aurkezpenean.
Arratsaldean, aldiz, gaueko lanetan ibili zirenen omenez egindako eskulturaren inaugurazioa eginen dute Iciar, Javier eta Feliciano Mikelperizena, eta Joseba Aurkereneak.
Iciar Mikelperizena ibilbide luzeko margolaria da eta 25 urte baino gehiago daramatza pintatzen, Javierrek burdina eta harria lantzen ditu, eta Feliciano aitak, aldiz, Larhunen egin du lan bizi osoan, eta kontrabando istorioak ezagutu eta bizi izan ditu. Horiekin batera, Aurkerenea idazle eta irakaslea aritu da beraiekin eskuz esku lanean.
Ibardinen, Elizalde eta Mendi Mendian benten artean eskultura bat paratu dute, eta eskulturaren inaugurazioa eta Mandobidea proiektuaren aurkezpena eta luntxa eginen dute 16:30ean hasita. Bi herrietako hautetsiak izanen dira bertan.
Urruñako eta Berako udalek antolatu dute ekimen hau, eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.