Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean eginen dute Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta Bortzirietako batzordeak argazkia atera zuen igande eguerdian Beran, Lurraren Egunaren baitan. Merkatuko plazan elkartu ziren eguerdian argazkia ateratzeko. Argazkia ateratzeaz gain, Euskaraldian izena emateko aukera izan zen Altzateko plazan paratutako postuan, eta baita banderolak eskuratzekoa ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.