Los Xey, una historia de película dokumentalaren aurre estreinaldia eginen dute urriaren 25ean, asteartean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Azaroaren 4an, berriz, zinema aretoetan estreinatuko da. Pepito Iantzi akordeoilari lesakarra izan zen Los Xey taldeko kideetako bat. Eneko Olasagastik eta David Berraondok zuzendutako dokumentala da.
Dokumentalari buruz
Donostia, 1940.
Abeslari errepublikano gazte batzuk mundu osoan ezagun egin dira, egiten duten proposamen original eta irekiaren indarrari esker, kalitatezko musika eta alaitasuna eramaten baitiote ikusten eta entzuten dituen orori.
Beste guztia historia da.
Gaurko begiekin kalibratzen zaila den historia. Izan ere, 1961ean desegin zen arte, jende ospetsuak eta agintariek deitzen zioten Los Xey taldeari, ospe handieneko antzokietan eta kabaretetan egon ziren, Broadwayra ere iritsi baitziren, zineman eta telebistan lan egin zuten, binilozko grabazioak inauguratu zituzten…
Dokumental honek erabat igoko du oihala, lehen ilaratik ikusteko talde errepikaezin horren ibilbide artistiko eta pertsonalean barrena egiten den musikaz eta sentimenduz beteriko ibilbidea.