Euskaraldia

Euskaraldiko argazkia aterako dute igandean Berako Lurraren Egunean

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean eginen dute Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta Bortzirietako batzordeak argazkia ateratzeko hitzordua egin du igandean Beran. 

Merkatuko plazan  elkartuko dira 12:00etan argazkia ateratzeko. Argazkia ateratzeaz gain, Euskaraldian izena emateko aukera izanen da Altzateko plazan paratuko dute postuan, eta baita banderolak eskuratzekoa ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun