Bortzirietako Osasun Kontseiluaren bilera deitu dute urriaren 17rako

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 13a, 15:30

2020ko martxoan elkartu zen azkeneko aldiz Bortzirietako Osasun Kontseilua eta, pandemiak eragindako parentesiaren ondotik, heldu den astelehenean elkartuko dira berriz Lesakan, Herriko Etxean, arratsaldeko lauak eta erdietan. Bilerara deituta daude udaletako ordezkariak eta baita Bortzirietako ikastetxeetako eta elkarteetako ordezkariak ere.

Mahai gainean izanen dituzten gaiak

Ruth Gonzalez Santo Tomás Lesakako osasun eremuko zuzendariak jakitera eman digunez, hainbat gai izanen dituzte mahai gainean. Garrantzitsuenen artean daude Lesakako osasun etxea handitzearena, profesionalen egoera eta nola berrartu Covid-19a baino lehen zegoen jarduera (ikastaroak eta abar).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun