Beran egonen diren bi asteetan denera zortzi saio eginen dituzte. Ortziralean, urriaren 7an, 19:00etan eginen dute lehen saioa. Asteburuan, aldiz, bi saio bikoitz eginen dituzte egun bakoitzean: larunbatean 16:30ean eta 19:00etan, eta igandean 12:00etan eta 17:00etan.
Heldu den asteburuan, aldiz, hiru saio izanen dira: Ortziralean, urriaren 14a 19:00etan eginen dute, eta larunbatean, urriaren 15ean 16:30ean eta 19:00etan. Berako saioak bukatuta, Nafarroan segituko du zirkuak, Antsoain izanen baitu hurrengo geltokia.
Zirkura joan nahi duenak, sarrerak www.gurezirkua.eus atarian erosi ditzake.