Gure Zirkua ikusteko lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 22a, 14:00

Ttipi-Ttapak Gure Zirkuak Beran urriaren 9an, igandean, 12:00etan eskainiko duen ikuskizunera sartzeko lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da. Irailaren 29ra arte parte hartu dezakezu zozketan eta irailaren 30ean, goizean, jakinaraziko ditugu irabazleen izenak. Parte hartu eta zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun