Ekonomia Feminista Eskolaren aurkezpena ostiralean Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko irailaren 21a

Beralandetan izanen da aurkezpena.

Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen Ekonomia Feminista Eskola eginen dute aurtengo azaroan eta abenduan, eta horren aurkezpena eginen dute ortziralean Berako Beralandeta aretoan 18:00etan. 

Azaroan abiatuko duten Eskola Feministari dagokionez, hiru saio izanen ditu azaroaren 5ean eta 19an, eta abenduaren 17an. Eskolako izen ematea dagoeneko irekia dago, eta info@aragorputz.eus helbidean egin behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun