Herriz Herri Txapelketan txapeldun izan den Arantzako taldeari desafioa bota dio herriko bertze talde batek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 12:00

Joan den larunbatean jokatu zuten Añorben Nafarroako Herriz Herri Txapelketako finala, eta Arantzako herri kirol taldeak jantzi zuen txapela lehenbiziko proba konbinatuan. Emozioz beteriko finala izan zen, eta aranztar aunitz eta aunitz bildu ziren. Ba garaipen horrek arrastoa utzi du herrian, eta orain, Arantzako herritarren bertze kuadrilla bat elkartu eta desafioa bota dio talde txapeldunari.

Herri kirol desafioa urriaren 8an jokatu nahi dute. Xehetasun gehiago aitzinerago emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun