Bereauko zubia zaharberritzea 645.978 euro kostako da

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 18:30

Vianako Printzea erakundeko eta Lesakako eta Etxalarko udal ordezkariak bisitari izan dira

Ekainaren 27an hasi ziren Lesaka eta Etxalar arteko Bereauko zubia zaharberritzeko lanak. Uztailaren 28an, Ignacio Apeztegia, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko-Vianako Printzea erakundeko zuzendari nagusia, Ladis Satrustegi Lesakako alkatea, Jose Mari Maia Etxalarko alkateordea, Susana Herreros, Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Jose Luis Franchez arkitektoa eta eraikuntza lanak egiten ari diren Leache enpresako ordezkariak izan dira lanak bisitatzen.

Hain zuzen, Agoizko Leache eraikuntza enpresak eginen ditu lanak 645.978 euroren truke eta 2023ko azarorako bukatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun