Pilotarien jatorriari dagokionez, noski, gehienak (82) Bortzirietakoak ziren, baina baziren Ultzamakoak (3), Goizuetakoak (2) eta Sunbilla, Betelu, Arano eta Leitzako bana ere, zortzi kategoriatan banatuak.
Adinaren arabera, haurren kategorian (2008 eta 2009an sortuak) 21 pilotari aritu dira, zortzi neska eta hamahiru mutil; kimuak kategorian (2010-11) 16 pilotari, umeak kategorian (2012-13) 30 pilotari eta txikiak kategorian (2014an edo ondotik sortutakoak) 24 pilotari.
Txapelketan 80 partida jokatu dira eta gehienak Beran izan dira, 46 (sailkapen faseko 37 partida, bi finalerdi eta zazpi final). Guttiena, aldiz, Lesakan jokatu da, partida bakarra (final bvat) jokatu baita. Tartean, Etxalarren 17 partida jokatu dituzte (sailkapen faseko hamar, lau kanporaketa eta hiru finalerdi), Arantzan 12 (sailkapen faseko zortzi partida eta lau kanporaketa) eta Igantzin bortz finalerdi jokatu dituzte.
Finaletan giro edera izan zen Berako Eztegara pilotalekuan eta 150 ikusle baino gehiago bildu ziren zenbait uneetan.