Bortzirietako Binakako Pilota Txapelketako Finalak jokatu dituzte asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 16:00

Bortziriak Pilota Elkarteko pilotariak ekainean egindako ikasturte bukaerako bestan.

Berako Eztegara pilotalekuan jokatu zituzten finalak larunbatean 10:00etan hasita. Denera, zortzi kategoriatan banatuta jokatu dute aurten Bortzirietako txapelketa. 

Txikiak B taldean, Alain Errandonea eta Jon Telletxea 18 eta 4 nagusitu ziren, Xiker Olagarairen eta Beñat Ansalasen kontra. Txikiak A taldean, aldiz, Oskitz Errandoneak eta Unai Kortak 18 eta 14 irabazi zieten, Mikel Ugalderi eta Aitor Napali

Umeen kategorian ere bi multzotan aritu dira. Umeak B taldean Aner Errandonea eta Beñat Goñi, 18 eta 12 nagusitu ziren Aimar Almandozen eta Ioritz Eguzkiagirren kontra ariko dira. Umeak A taldeko finala, aldiz, uztailaren 2an jokatu zuten Lesakan, eta Ibai Tapia eta Oihan Muñoa 18 eta 16 nagusitu ziren Alain Gajateren eta Aimar Goizuetaren kontra. 

Kimuen mailako finala ere dagoeneko jokatua dute, eta kasu horretan Iker Arotzenak eta Erik Igoak 18-7 irabazi zuten Urko Telletxearen eta Aritz Iparragirreren kontra. 

Haurren mailan ere bi final jokatuko dituzte. Haurrak B multzoan Gorka Altzuguren eta Oinatz Alkorta, eta Iraun Zestau eta Agur Sagardui aritu ziren elkarren kontra eta lehenengo bikoteak eskuratu zuten gaiapena 18 eta 12. 

Haurrak A multzoan, aldiz, Aimar Otxandorenak eta Markel Kortak, 18 eta 8 irabazi zuten Mikel Ariztegiren eta Unax Bereauren kontra.

Bukatzeko, nesken haurren mailan Araitz Legarreta eta Amaiur Martinez 18 eta 7 irabazi zieten , Zelai Sarrateari eta  Kattin Madariagari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun