Atzo ailegatu zen espedizioa Lesakara, eta bertan sorpresa izan zuten iluntzean, Antton Telleria umoregilearen bisita jaso baitzuten espedizio kideek. Gaur goiza aldiz, herriko igerilekuan eman dute, eta arratsaldean Zugarramurdira joan aitzinetik solasaldia izanen dute.
Gaua Zugarramurdin emanen dute, eta bihar, Amaiurrerako bidea hartuko dute. Zugarramurditik Amaiurrera oinez joanen dira, eta bertan, Asisko Urmenetaren hitzaldia izanen dute. Handik Baionarako bidea hartuko dute, eta espedizioa uztailaren 31n bukatuko da Getxon.
Eskualdeko hiru parte hartzaile daude aurtengo espidizioan, eta TTIPI-TTAPAk espdiziora joan aitzinetik beren testigantza jaso zuen.