Ohiko ordutegiaz gain, larunbatean Donostiatik Lesakara joanen diren lau autobus antolatu ditu: 13:30ean, 16:00etan, 18:30ean eta 20:00etan. Lehenengo autobusa Lesakako suhiltzaileen geltokiraino hurbilduko da, eta gainontzeko hiruak herri sarrerako biribilguneraino.
Itzulerarako autobusak, aldiz, 07:00etan, 08:00etan eta 10:00etan aterako dira, hirurak herri sarrerako biribilgunetik. Itzulerako autobuserako txartelak suhiltzaileen parean dagoen geltokian paratuko duten bulegoan erosi beharko dira.
Burundesak indartutako zerbitzuaz gain, udalak ere garraio publikoaren aldeko apustua egin du, eta Lesakara hurbilduko direnei garraio publikoa erabiltzeko eskatu die. Horretarako ohiko zerbitzua zabaldu dute. Ortziralean, uztailak 8, Donostiatik Lesakara etortzeko autobusa izanen da 08:30ean, 10:35ean, 12:35ean, 14:35ean, 15:50ean era 19:15ean eta larunbatean, uztailak 9, 08:30ean, 14:30ean, 16:00etan, 16:30ean, 19:30ean eta 20:00etan.
Lesakatik Donostiara itzultzeko, berriz, larunbatean eta igandean 07:00etan, 08:00etan, 09:30ean, 10:30ean eta 18:25ean izanen dira autobusak.