Ordutegi berria daukate Burundesako autobusek

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 19:00

Irailaren 1ean hasita, pandemia aurreko ordutegira bueltatu dira. Ikusi hemen segidan ordutegi berriak.

Iruneko noranzkoan, ordutegi berriekin, Lesakatik bortz autobus abiatuko dira goizero astelehenetik ortziralera, Beratik pasatuta. Arratsaldean, Iruñatik Donostiara joanen dena ere Oronoz, Doneztebe, Lesaka eta Beratik pasatuko da. Larunbatetan hiru autobus pasatuko dira eta igandean bakarra, arratsaldean.

Kontrako noranzkoan, Donostiatik Iruñera, sei autobus pasatuko dira guztira aste tartez Bera eta Lesakan geldituz, eta goiz-goizekoak geldialdia eginen du Donezteben eta Oronozen ere. Larunbatetan hiru autobus izanen dira; goizean, eguerdian eta arratsaldean, eta igande eta jaiegunetan bakarra, goizean.

Burundesaren ordutegi berria, irailaren 1ean indarrean jarri dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun