N-121-A

Beran autoarekin istripu bat izan eta Bidasora erori ondotik gizonezko bat hilik atera dute suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 3a, 06:30

Ezbeharra N-121-A errepidean gertatu da, Beratik Irun aldera dagoen gasolindegitik hurbil auto bat bidetik atera eta Bidasora erori denean larunbat ilunabarrean, garai batean Garaiar baserria zegoen inguruan. Erreskate taldeko suhiltzaileek hilik atera dute Iruñeko gizonezkoa Bidasotik.

Hildako gizonezkoaren erreskatea gauez egin dute Oronozko parkeko suhiltzaileek eta salbamenduetan aritzen diren taldeko suhiltzaileek. Istripua artatzera Berako osasun langileak eta anbulantzia joan dira eta Guardia Zibila arduratu da hildakoa altxatu eta eramateaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun