Usadioarekin konplituz, Gasna eta Artisau Feria Eguna prestatu zuen Altxata Elkarteak 2004ko ekainaren 6an. Frontoian artisauen eta eskulangileen postuak, jende taloak jaten eta zerbait erosten, herriko trikitilarien saioa, gasna lehiaketaren sari banaketa, herri bazkaria, arratsaldean dantzarien saioa plazan… Ttipi-Ttapa Telebistak zenbait artisau eta herritarren lekukotasunak bildu zituen goizean, plazako giroa eta egunaren nondik-norakoa erakutsiz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.